XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Interesdunak eskaturik hasitako prozeduretan, izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskabideak sarrera izan duen egunetik hasita.

4. Herri-administrazioek prozedura-zerrendak argitaratu behar dituzte, eta eguneratuta eduki, jendeak jakiteko.

Era berean, bertan adierazita egongo dira bai prozeduren gehienezko epeak, bai administrazioaren isiltasunak ekarriko lituzkeen ondorioak.

Herri-administrazioek interesdunei beti adieraziko diete bai prozedurak ebatzi eta jakinarazteko arauz ezarritako gehienezko epea, bai administrazioaren isiltasunak ekar litzakeen ondorioak.

Argibide horiek aipatu egin behar dira, beraz, administrazioaren kabuz hasteko erabakia jakinarazi edo argitaratzean, edo interesdunei horren berri emateko bidalitako komunikazioan.

Komunikazio hori, izapidetzeko eskumena duen organoan eskabidea jaso eta hurrengo hamar eguneko epean igorri behar da.

Horrez gainera, eskumena duen organoak eskabidea zein egunetan jaso duen ere adierazi behar du komunikazio horretan.

5. Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko legez ezarri den gehienezko epean etendura izan daiteke ondorengo kasuotan: